jueves, 14 de mayo de 2015

miércoles, 25 de marzo de 2015


ZER DA KORRIKA?

KORRIKA, euskararen alde egiten den ekimen bat da. AEK organizatzen duen ekitaldiak Euskal Herri osoa zeharkatzen du korrika. Ekitaldi hau bi urtetik behin egiten da 1980. urtetik hasita. Korrikaren istorioa hobeto ulertarazteko, bideo interesgarri bat gehituko dugu: Korrikaren historia


Korrikaren helburua euskararen aldeko lanketa egiteaz gain, dirua biltzea da. Diru hori AEK-ko zentruetan euskara irakasteko klaseak edota ekimenak egiteko erabiltzen da. Euskal Herria zeharkatzen duen karrera honetan, eskuz esku testigo bat igarotzen da mezu ezkutu bat barruan duelarik. Amaiera iristean, mezua irakurtzen da.

Korrikak aurrera jarraitzeko entitate ezberdinek kilometro sinboliko bat erosten dute; herriz herri igaroz.  

Aurten Urepelen hasi da. Jende asko inguratu da bertara. Bertan egon ez garen arren oso zirraragarria izan dela badakigu. 

Hona hemen aurtengo korrikari hasiera eman dioten irudi ezberdinak (bideoa): UREPEL19


No hay comentarios:

Publicar un comentario